top of page
_DSC1384.JPG

zer da haziak?

Bizitzak, ilargiak, produktuak, hilerokoak… denak du ziklo bat. Hasiera batetik amaiera batera irauten duena, ondoren, berriro ere hasierara itzultzeko. Hasiera horretatik amaiera horretarako bidaia da berezia eta bakarra dena, bestela gainerakoa, berdina da. Unibertsaltasun baina berezitasun horretatik abiatuta, ziklo horietan, haztean bereziki, sentitzen ditugun emozio eta bizipen horiek erakusteko modu bat da haziak, beste askotariko bat. 

Ancla 1

Atal bakoitza emozio bat da. Atalak ikusi eta horiei buruzko testuak aurkitu ahalko dituzu webgune honetan. Bata bestearen atzetik, ordenean ikusi ditzakezu, edo zuk aukeratu bezala. 

 

Baina horrez gain, eta sare sozialetako edukiez aparte, espazio seguru eta inklusibo bat sortu nahi dugu. Haziak proiektuak gazte eta helduen sentimendu eta kezkak kontuan hartu nahi ditu, toki bat eman zeuen buruak azaltzeko, sortzeko, irudi, bideo, audio edota testuen bitartez adierazi ahal izateko. Horretarako, izena eman dezakezu komunitatean.

_DSC1389.JPG
bottom of page